20 Beraien arteko lan harremana

ARANTXA IRIARTE LANZ – XABIER ERREA ABAD

Beraien artean ez zegoen koordinaziorik elkarrekin lanean ibili ziren garaian. Atseden orduan elkarrekin egoten ziren eta klaseak bukatu ondoren kafe bat hartzera joaten ziren. Bilera formalik ez zuten egiten baina informalak une oro. Oso harreman ona dute haien artean eta gauza interesgarriak egiten zituzten. Aldiz beste eskolen arteko koordinazio taldeak egiten ziren, gainera 7 urte horietan gauzak asko aldatu eta aberastu baitziren. Normalean hilabetean behin elkartzen ziren, baina lanak agintzen zuenean ere biltzen ziren.