22 Herriarekiko harremana eta ospakizunak

AMAIA NUÑO MILAGRO

Beti saiatu da herritarrak eskolara eramaten edo ikasleak herrira ateratzen. Euskaraz egiten zuten hainbat jarduera azaltzen du. Olentzerori eta Gabonei buruz hitz egiten du, baita inauteriei buruz ere. Amaia txistularia da, eta dantzak entseatzen zituzten. Azken urteetan Santa Ageda ere ospatzen dute, eskolaz kanpoko jarduera izan arren. Beste jarduera berezi bat 6. mailako agurra izaten zen. Nola egiten zuten kontatzen du, eta denek negarrez bukatzen zutela. Gerora, Garraldara joatean, nerabezaroa iristen da eta ikasleek distantzia hartzen dute. Gustuko du, ordea, heldutakoan haurtzaroko harreman hori berriro nola berreskuratzen duten.