22 Jolastokia

NAIARA ECHEVERRIA CARRA

Errekreoan futbolagatik sortzen ziren eztabaida gehienak, baina ez du ezer handirik gogoratzen. Ez ziren askotan haserretzen. Arantxa, gehienetan, kafea hartzera joaten zen, eta haiek frontoian geratzen ziren. Beste irakasle bat ere egoten zen txikiekin; bera frontoian geratzen zen. Agian, txandaka aritzen ziren, baina ez ziren inoiz bakarrik geratzen.