26 Dolua eta agurra

AMAIA NUÑO MILAGRO

Azken eguna tristea izan zela dio, baina eskolaren inguruko alderdi positiboak gailentzen ziren, baita han bizitako gauza bereziak ere. Amaiak dio dolu-prozesuan dagoela, eta azken urtean egindako itxiera txikiek dolu kolektiboa aurrera eramaten lagundu dutela. Eskola batek herriari bizia ematen diola uste du, eta bikote gazteek herrian bizitzen jarrai dezaten eskola bat izatea ezinbestekoa dela dio. Orain eskola Garraldan dagoela dio, baina ez dela berdina aitortzen du. Atzera begiratuta, ibilbidea ona izan dela dio, eta asko ikasi duela, bai maila pertsonalean, bai profesionalean. Eskola berea bezala sentitu du. Oso eskertuta dago Auritzeko eskolan egon izanagatik, haurrekin eta gurasoekin.