28 Olentzero, Santa Ageda, inauteriak eta gau beltza

ARANTXA IRIARTE LANZ – XABIER ERREA ABAD

Lehenengo Olentzero trapuzkoa egin zen eta ikastolan egin zen. Nola egin zuten Olentzero aipatzen du gainetik. Urte batzuk beranduago benetako Olentzero jarri zen. Ez dute gogoan nola pasa zen Olentzeroren afera herriko parte izatera, uste dute gurasoek hartu zuten ardura izan zela… Olentzero eta inauteriak ez ziren herrian ospatzen. Nahiz eta 24an klaserik ez egon, dena prestatua uzten zuten 24rako eta egun horretan bertan egiten zen Olentzero. Eskolatik sortutako gauza asko egiten da herrian eta herrian edo elkarte kulturalaren barne daude orain. Santa Ageda, inauteriak, gau beltza… ere eskolatik eman zitzaien hasiera edota jarraipena. Ez dute gogoan zein urtetan hasi ziren honelako gauzak ospatzen. Inauteriak nola egiten zituzten kontatzen dute.