29 Antzerkia, aldizkariak eta eskola unitariak

ARANTXA IRIARTE LANZ – XABIER ERREA ABAD

Antzerkia egiten zen eskolan publikorik gabe, batzuetan gurasoei zabaldua baina klasean. Ipuin lehiaketetan parte hartzen zen, olerkietan… Azaltzen dute nola lantzen zuten gelan antzerki bat egitea hasieratik bukaerara. Antzerki lanketa oso ariketa bitxia dela dio. Ikasle bat jartzen du Xabierrek adibide, antzerki lanketak asko laguntzen zion ume horri. Aldizkariak egiten zituzten beste eskolakoekin ere. Xabierrek dio Auritzen pasa zituen 7 urteak izan direla beretzat bere karrerako hoberenak, zoriontsua izan zen bertan. Arantxak dio eskola tamaina ezberdinak ezagutu dituela baina bera eskola unitarioarekin gelditzen dela zalantzarik gabe.